<We_can_help/>

What are you looking for?

>Edición 2019 >BasqueDokFestival 2019

BasqueDokFestival 2019

BasqueDokFestival 2019 ekainaren 21etik 23ra izango da eta argazkilaritza dokumentalaren nazioarteko izen
handiak ekarriko ditu Bilbora.

Euskadiko argazkilaritza dokumentalaren nazioarteko festibalaren bigarren edizioan Cristóbal Hara (‘Vanitas’ edo ‘Autobiography’ liburu sarituen egile txalotua eta 2019ko BasqueDok Sariaren irabazle), Darcy Padilla (Estatu Batuak, 3 World Press Photo sarien irabazle), Martín Weber (Txile/Argentina), Daro Sulakauri (Georgia) eta
Lua Ribeira (Ingalaterran bizi den galiziarra, Magnum agentzia) izango dira.

Gonbidatuen zerrenda Mikel Ayestaran gipuzkoarrak, Bieke Depoorter belgikarrak (Magnum agentzia), Alemanian bizi den Carol Körting kolonbiarrak eta Sofía Moro espainiarrak osatzen dute.

Gonbidatuen hitzaldiez gain, BasqueDokFestival-aren programak eskola magistralak eta tailerrak barneratu eta hiru beka eskainiko ditu, hiritar guztiei irekitako jarduerak gehitzeaz gain: Golem-etan izango den ‘El silencio de la guerra, DAMASCO’ dokumentalaren aurkezpena edo Itsas Museoaren kanpoan mikro dokumentalen
proiekzioak, adibidez.

BasqueDokFestival, Euskadiko argazkilaritza dokumentalaren nazioarteko festibalaren bigarren edizioak Bizkaia Aretoa (Abandoibarra etorbidea, 3) izango du berriz egoitza nagusi moduan eta arloko izen handiko profesionalak ekarriko ditu Bilbora ekainaren 21etik 23ra.

“Feminista, iraultzailea, kutsakorra eta kutsatuta, bigarren edizio honetan ahots marjinatuei, isilarazitakoei oihartzuna ematen dien argazkilaritza dokumentalari protagonismoa eman nahi izan diogu, baita askotan arrakastaren mugetan kokatzen den autore-lan pertsonal eta ausartari ere.

Argazkilaritzan, bizitzan bezala, ez bait daudelako akatsak, hautatu beharra baizik. Horregatik, festibalaren bigarren edizio honetarako autoreek bide oso pertsonalak hartzeko ausardia eskatu duten lanak azaltzea nahi izan dugu.

HIESaren biktimak, drogarenak, ahots latinoamerikarrak, hiltzera zigortuak, egia deserosoak eta inposatutako isiltasuna, bizimodu eskasak eta kutsatutako odola… baina baita barne-barneko benetako istorioak, irudi iraultzaileak, sormen kutsakorra eta arrisku imitaezina ere. Argazkilaritza-epidemia”, horrela definitu du
BasqueDokFestival 2019ko egitaraua bigarren urtez jarraian ekitaldiaren komisarioa den Ixone Sádaba-k.