Carol Körting
Carol Körting | Leica Fotografie International-eko argazki editorea.
Carol Körting, Leican egiten duen lanari esker, argazki kazetaritzan munduko erreferentea da. Carol Körting 1979an Bogotan jaioa, Kolonbian, argazki edizioan munduan aitortza handiena duen emakumea da Leica Fotografie Internacional aldizkarian egiten duen lanagatik, Leicaren argazkilari onenak azaltzen diren argitalpen independentean.
Carol Körting Berlinera joan zen 2003an, Ostkreuz Schule für Fotografie-en argazki edizioa ikasi zuen eta ikasketak bukatzean Bug Magazin aldizkarirako argazkilari freelance aritu zen denbora batez. Ikasketak bukatu zituenetik argazki edizioan aritu izan da hainbat aldizkari alemaniarretan, hala nola Freitag eta Zeit-Magazin aldizkarietan.
2009an Leica Fotografie Internacional aldizkarian hasi zen lanean argazki editore eta argazki kazetari. Körtingen ardura da eguneko argazkia aukeratzea baita erreportajearen edizioa ere, saila zein argazkilariri eskaini erabakita. 2014tik Carol Körtingek M magazine aldizkaria ere editatzen du, Leicak garatutako Mirrorless (M) sistemarekin ateratako argazkiei osoki emana. Liburu formatu eta kalitatea duen argitalpen bat da, xehetasun guzti guztiak zorrotz zaintzen diren argitalpena. Egun, Leica M9 cuplé program programaren ardura ere badu, mundu osoko profesionalei Leicaren argazkilaritza ekipoak maileguan uzten zaizkie programa horrekin.
Horretaz guztiaz gain, LFItik argazkilaritzako pertsonaia ospetsuekin batera askotariko workshop eta hitzaldiak antolatzen ditu. Ildo beretik, nazioarteko argazkilaritza jaialdietan parte hartzen du eskuarki, argazkilaritzaren inguruko hitzaldi/talks-ak ematen ditu eta aldizkarietan lan egin nahi duten argazkilariei aholku eta jarraibideak eskaintzen dizkie, hala nola, gai aukerak, irudien aukeraketa edo bezeroei arreta. Portfolioen berrikuspenak ere egiten ditu gainera.