<We_can_help/>

What are you looking for?

>2019ko edizioa >Daro Sulakauri

Daro Sulakauri

Daro Sulakauri (B. 1985) argazki kazetari georgiarra da. Tbilisiko Estatu Unibertsitateko Zinematografia Departamentuan titulu bat lortu ostean, New Yorkera joan zen argazkilaritza ikastera, bertan Nazioarteko Argazkilaritza Zentroan Argazkilaritza Dokumentalean eta Argazki Kazetaritzan gradua lortu zuen 2006an, John and Mary Phillips Bekaren irabazlea izan zen eta ICP’s Director Fund Bekaren aitortza jaso zuen.

Ikasketak bukatzean, Pankisiko haitzartera itzuli zen, Georgia bere jaioterrira, Txetxeniar gatazkaren kontakizun ezkutu bat dokumentatzera. Proiektuak Kaukasoko Mangnun Fundazioaren Gazte Argazkilariari bigarren saria jaso zuen 2009an. Terror Incognita argazki istorio bat da, Txetxeniako gerratik ihes egin zuten errefuxiatu txetxeniarren bizitzak jasotzen dituena.

Darok Lensculture Visual Storytelling Awards sari bat irabazi zuen ezkontza goiztiarren istorioen mini sailagatik, bai eta EBko kazetaritza saria eta Londresen Human Right House fundazioaren argazkirik onenari saria ere. Photo District News-en 30 argazkilari sortu berrien zerrendan sartu zuten eta American Photography 25en agertu zen. Reuters 2018 kazetaritza bekaduna da eta Canon-en enbaxadore ofiziala. Darok, egun, Kaukason du bizitokia, Tbilisin bizi eta lan egiten du.

Argazkilari independente jardunda, bere lana National Geographic, Der Spiegel, New York Times Lens, Sunday Times, The Economist, Bloomberg, Jones eta Forbes Magazine aldizkarietan argitaratua izan da. World Press Photo Joop Swart Masterclass 2017n parte hartu zuen.

ERTI Gallery-k Daro Sulakauriren bakarkako lehen erakusketa aurkezten du, Lechaki, horren komisarioa Uta Grosenick da. Lechaki antzinako georgiar hitz bat da, “setazko beloa” esan nahi du. Mendeetan zehar bakearen eta emakumeak familian eta etxea zuen paperaren ikurra izan da.  Zenbait proiektutako argazkiak aukeratuta, erakusketa Georgiako askotariko emakumeen argazki sorta zabalean oinarritzen da. 2018ko House Divided lanean, Errusiak okupatutako eskualde separatistako pertsonen erretratuak egiten ditu, Hegoaldeko Osetia eta Abjazian, bertako biztanleria euren jaioterria galtzeko etengabeko beldurretan bizi da. The Black Gold-en, Darok meatzarien bizitzetan jartzen du arreta, baldintzan zailetan lan egiteak dakarren eguneroko erronkari aurre egin behar diotenak. 2015eko Deprived of Adolescente lanean, Darok Georgiako landa eremuetan adin txikiko neskekin  ezkontzeko ohitura jasotzen du, familia tradizioei segika gaur egunera arte dirauena, nahiz eta legez kanpokoa izan. 2013ko Double Aliens lanak Samtskhe Javakheti eskualdea dokumentatzen du, Georgia hegoaldean, georgiarrak eta armeniarrak bizikide dira, baina bereizitako bizitza daramate.

Sulakaurik, bere argazkietan, benetako pertsonak kliskatzen ditu fokurik gabe. Konfiantza artistikoko maila altuarekin batera, enpatiazko bere ikuskera dokumentazio hutsetik harago doazen egoeretan duen interesaren ondorio da. Darorentzat pertsonak eta horien patua «irudi perfektua» baino garrantzitsuagoak dira beti.

https://www.instagram.com/darosulakauri/?hl=es

Power of photography: Daro Sulakauri at TEDxYouth@Tbilisi

https://youtu.be/tC8c1ChO_08

Daro Sulakauri’s Photo Show “Lechaki” at ERTI Gallery | Curated by Uta Grosenick

https://youtu.be/yYb1fC2BXI8

Daro Sulakauri’s Photo Show «Lechaki» at ERTI Gallery | Curated by Uta Grosenick