<We_can_help/>

What are you looking for?

>2019ko edizioa >Matt Stuart

Matt Stuart

Matt Stuart kale argazkilari britaniarra da, Magnum Agentziako kide izendatua eta aurretik In-Public kolektiboko  kidea. Kale argazkilaritzan bere lan pertsonala egiteaz gain, iragarki-argazkilaria ere bada eta kale argazkilaritzako tailerrak zuzentzen ditu.

1974an jaioa, Matt Stuart Harrow-ko bizitegi-auzoan hazi zen, Londresko ipar-mendebaldean. Eskolatze-aldi ez oso dotorea izana aitortzen du, baina 11 urte zituela Ama Erreginaren aurrean tronpeta solo bat jotzera deitua izan zen.  Maiestatearen erreakzioa ez zen grabatu.

Zerbait beranduago, 1986an, Matt Stuart-ek skate-board-arekin egin zuen topo Etorkizunera Itzulera filma ikusi  ostean. Skatean ibiltzeak bere bizitzako minutu bakoitza bete zuen 1994a arte, egun batez skate pistatik begirada  altxatu eta neskak askoz ere interesgarriagoak bihurtu zirela konturatu zen arte. Kung Fu-arekin idilio motz eta  ezegoki bat ere izan zuen.

Stuarten aitak, bere semea Bruce Lee izatera inoiz iritsiko ez zela jakitun, argazkilaritzan sartu zuen, Robert Frank  eta Henri Cartier-Bresson-en liburuak eskura jarrita. Momentu hartatik, argazkilaritza Stuarten pasio nagusia izan  da, nahiz eta skatean eta neskengan ere interes nahiko izaten jarraitzen duen. (Zorionez, Kung Fu-an baino askoz  gehiago).

Matt Stuartek ez dauka argi zer izan zen lehenago, sudurluzea izatea edo «kale argazkilaritzan» interesatua egotea,  baina pertsonekiko eta euren bizitzak bizitzeko moduarekiko lilura da argazkilaritza genero horrekin hainbeste  gozatzeko arrazoia.

Ezin da argien eta teknologiaren atzean ezkutatu, beti dago kamera txiki baten menpe, pazientzia dosi handiekin eta  optimismo askorekin. Stuartek ziurtatzen du «trukean jasotzen dudana irudi zintzo bat egiteko aukera da, jendeak  segituan daki benetako momentu bat dela, eta, zorionez, euren oroitzapenetan sakonki hondoratzen da».

http://www.mattstuart.com/