<We_can_help/>

What are you looking for?

<Good_things_happen/> Welcome to Conference
>Edición 2022 >Prentsa-oharra. Azaroak 3. Basquedokfestibala. Nota de prensa. 3 de Noviembre. Basquedokfestival.

Prentsa-oharra. Azaroak 3. Basquedokfestibala. Nota de prensa. 3 de Noviembre. Basquedokfestival.

Prentsa-oharra. Azaroak 3. Basquedokfestibala.

Isabel Diezek, kazetari eta Basquedokfestibaleko kolaboratzaileak, egindako prentsa-oharra.

José Bautistaren “Aiyéniariwo”, zentzumenei zuzendutako dokumentala

Basquedokfestibal Argazkilaritza Dokumentalaren Jaialdi Internazionalaren bigarren jardunaldia Azkuna Zentroko Golem Zinemetan gauzatu da, eta bertan proiektatu da José Bautistaren “Aiyéniariwo” dokumentala. Ekitaldiari amaiera emateko, gainera, pieza hori hizketagai izan duen mahai-inguru bat egin da, non dokumentalaren inguruko analisiari heldu zaion.

Soinu-dokumental honek 60 minutuko iraupena du, eta lau ekitalditan banatuta dago: hiria, arroka, basoa eta itsasoa. Berrogei herrialde inguru zeharkatzen ditu, soil-soilik gizakiaren eta naturaren soinuen bitartez, zeinak deslokalizatu eta transformatzen baitiren narrazioak zentzua izan dezan, zentzumen-ikuspegi hutsetik.”Aiyéniariwo” Nigeriako, Mendebaldeko Afrikako, Yoruba herritik datorren hitz bat da, eta “Lurra zaratatsua da” esan nahi du. Herri horretako tradizioaren arabera, soinua da pentsamenduak materia bihurtzea ahalbidetzen duen tresna.

Normalean, irudiek narrazioa osatzen dute; baina, hori da, hain zuzen, lan hau berezi egiten duena: irudi falta. Ikuslea soinu-eszenaren erdian kokatzeko, Dolby Atmos soinu inguratzaile izeneko teknologiaren diseinuaz baliatu da. “Aiyéniariwo” José Bautistak sortu eta zuzendu du, eta bera konpositore, multimedia produktore eta soinu-artista da. Bideoartearen eta soinu-instalazioen esparruan Bautistak egindako lana Espainia, Frantzia, Ingalaterra, Errusia eta Japongo galeria ezberdinetan egon da ikusgai. Bere ibilbidean zehar lortu dituen sarien artean lau Word Press Photo Multimedia nabarmentzen dira.

Basquedokfestibala Argazkilaritza Dokumentalaren Jaialdi Internazionala da, eta Bilbon ospatzen da azaroaren 2tik 6ra artean. Eremu nazional zein internazionalean entzutetsuak diren hainbat argazkilari profesionalek hartzen dute parte, eta BasqueDokFestibalak lortu nahi duena da argazkilaritza dokumentala bera, argazkilaritza dokumentalak gainditu beharreko erronka berriak, bere eboluzioa eta teknologia berrien agerpenarekin azken horrek duen etorkizuna ezagutzera ematea, bai eta jendea horien inguruan hausnartzera eta eztabaidatzera bultzatzea ere.  Festibala Bilboko Udaletxeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak babesten dute. Gainera, Blackkamera Eskolak eta Urdanik Kultur Elkarteak antolatzen dute elkarlanean. Hirugarren edizio honek eskaintzen dituen jarduerak askotarikoak dira: erakusketa eta argazki-liburuen aurkezpenak, edota mintzaldiak eta masterclassak.

______________________________________________

Nota de prensa realizada por la colaboradora del Basquedokfestival, Isabel Diez, periodista.

El documental «Aiyéniariwo» de José Bautista, una experiencia para los sentidos
 
La segunda jornada del Basquedokfestival, el Festival Internacional de Fotografía Documental de Bilbao, se ha desarrollado en los cines Golem de Azkuna Zentroa con la proyección del documental «Aiyéniariwo» del productor multimedia José Bautista. El acto ha incluido un posterior coloquio de análisis sobre la pieza.
Este documental sonoro de 60 minutos de duración está dividido en cuatro actos; ciudad, roca, bosque y mar. Recorre cerca de cuarenta países únicamente a través de los sonidos del hombre y la naturaleza que se deslocalizan y transforman para dejar que la narración tome sentido desde un punto de vista puramente sensorial. «Aiyéniariwo» es una palabra originaria del pueblo Yoruba de Nigeria, África occidental, que significa «La tierra es ruidosa». Según su tradición, el sonido es un vehículo que permite transformar el pensamiento en materia.
Lo especial de este trabajo reside en la carencia de imágenes para completar la narración, y ha contado con el diseño de la tecnología de sonido envolvente Dolby Atmos, lo que permite situar al espectador en el centro de toda la escena sonora.  «Aiyéniariwo» ha sido creado y dirigido por el compositor, productor multimedia, artista sonoro y realizador documental José Bautista. Su trabajo en el campo del videoarte y la instalación sonora ha estado expuesto en galerías de España, Francia, Inglaterra, Rusia y Japón. Entre los premios obtenidos a lo largo de su carrera destacan cuatro Word Press Photo Multimedia.
El Basquedokfestival es el Festival Internacional de Fotografía Documental que se desarrolla en Bilbao del 2 al 6 de noviembre. Cuenta con la participación deprofesionales de la fotografía de reconocido prestigio de ámbito nacional e internacional y pretende dar a conocer e invitar a la reflexión y el debate sobre la fotografía documental, los nuevos retos a los que se enfrenta y su evolución y futuro con la llegada de las nuevas tecnologías. El festival, que cuenta con el patrocinio del Ayuntamiento de Bilbao y la Universidad del País Vasco UPV-EHU está organizado por la Escuela de Fotografía Documental Blackkamera y Urdanik Kultur Elkartea. En esta tercera edición incluye varias exposiciones y presentaciones de fotolibros, ponencias y masterclases.
Contacto para información y entrevistas: info@basquedokfestival.com
Imagenes: Urko Diaz de Cerio