<We_can_help/>

What are you looking for?

>2019ko edizioa >Bieke Depoorter

Bieke Depoorter

Bieke Depoorter-ek (Belgika, 1986) Ganteko Arte Ederren Errege Akademian lortu zuen argazkilaritzako maisutza 2009an. Hiru urte beranduago, 25 urte besterik ez zituela, Magnum Photos agentziarako izendatua izan zen, eta 2016an eskubide osoko kide izendatu zuten. Depoorterrek hainbat sari eta ohore irabazi ditu, tartean Magnum Expression Award, Larry Sultan eta Levallois.

Depoorterrek bere argazkietako gaiekin ezartzen dituen harremanak bere praktika artistikoaren oinarrian daude. Ustekabeko topo egiteak dira abiaguneak, eta elkarreragin horiek naturalki garatzeko duten moduak adierazten du Depoorterren lanaren izaera. As it May Be lanean, mailaka bere kanpotar izaeraz gero eta kontzienteago egin zen, hala kulturalki nola argazkilari gisa. Orduan, liburuaren lehen zirriborroarekin berriz ere Egipto bisitatu zuen 2017an, jendea argazkietan bertan oharrak idaztera gonbidatzen zuen. Sète #15 lanean, baita Dvalemodus-en, bera zuzendarikide den film laburrean, bere pertsonaiak aktore gisa ikusten hasi zen.

Argazkiak pertsonaien benetako inguruneetan atera bazituen ere, eszenetan bere istorio propioa islatzen saiatu zen, errealitateak fikzio bihurtuta euren munduaren eta berearen arteko marra lausotzen zuen.

Martxan daukan Agata proiektuan, 2017ko urrian, Depoorterrek Parisko “striptease” taberna batean ezagutu zuen gazte bati buruzkoan, elkarlaneko irudien gaineko interesa aztertzen du. Depoorterrek istorio bat kontatzeko berarekin lan egin dezaketen pertsonak bilatzeko duen interesaren adibide da.

«No te abren las puertas de sus casas»: Bieke Depoorter nos habla: https://www.canon.es/pro/stories/bieke-depoorter-photojournalism/