Arrakastatsua izan da bukatu berri den Basquedokfestibalaren hirugarren edizioa
Basquedokfestibalaren hirugarren edizioa joan den asteburuan ospatu zen, eta izugarrizko arrakasta izan du. Izan ere, Bilboko Argazkilaritza Dokumentalaren Festibal Internazionalak antolatzaileen espektatibak ere gainditu ditu. Hamahiru izan dira parte hartu duten argazkilariak eta artista bisualak, denak eta denak entzutetsuak bai esparru nazionalean, bai eta esparru internazionalean ere. Festibalak iraun duen bost egunetan zehar, artistek 400 parte hartzaile baino gehiago biltzea lortu dute, erakusketa, aurkezpen, argazki-liburu, aurkezpen, ponentzia eta masterclassen bitartez.
2019ko Basquedokfestival jaialdiari buruzko inskripzioen kopurua bikoiztu egin dugu, eta, horrez gain, EHUko 120 ikasle baino gehiago biltzen dituen unibertsitate-eremuak parte-hartze aktiboa izan du hitzaldi eta jardueretan. Eskerrak eman nahi dizkiogu Bizkaiko Campuseko Errektoreordeari BDF 2022ren inaugurazioan parte hartzeagatik.
Oraingo honetan parte hartu duten profesionalak honako hauek izan dira: Richard Kalvar, Magnum agentziako kidea; Gus Powell, argazkilari dokumentalista; Maysun, gatazketan espezializatutako fotokazetari hispaniar-palestinarra; Bego Antón, argazkilari bilbotarra; David Salcedo, David Arribas eta Roberto Aguirrezabala argazkilariak; Eliska Sky, Europan Canon etxearen enbaxadorea den argazkilari bisuala; Éléonore Simon, Scarlett Coten eta Gabrielle Duplantier argazkilari dokumentalistak, eta Jose Bautista multimedia produktorea. Horiez guztiez gain, ezin daiteke aipatu gabe geratu hirugarren edizio honetan saria jaso duen estatubatuarra: Donna Ferrato. Ferratok bideokonferentzia bitartez hartu du parte, Brooklynetik (New York). Basquedoksaria 2022 izeneko sariarekin estatubatuarraren berrogeita hamar urteko ibilbidea errekonozitu nahi izan da, eta, bereziki, argazkien bitartez indarkeria matxistaren kontra egin duen aktibismo-lan handia.
Ekitaldia hiru helbide ezberdinetan gauzatu da. Hain zuzen, Abandoibarrako UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Azkuna Zentroko Golen Zinemak eta Blackkamera argazkilaritza dokumentalaren eskolaren instalazioak izan dira festibala hartu dutenak. Antolatzaileen hitzetan, “asistentzia arrakastatsua izan da gizartean argazkilaritzarekiko gero eta interes handiagoa dagoelako, eta dokumentalismoaren erreferente handiak Bilbora ekartzea lortu dugulako. Horrek, era berean, inpaktu ekonomiko handia dakarkio hiriburuari.
Basquedokfestibalak lortu nahi duena da argazkilaritza dokumentala bera, argazkilaritzak gainditu beharreko erronka berriak, bere eboluzioa eta teknologia berrien agerpenarekin azken horrek duen etorkizuna ezagutzera ematea, bai eta jendea horien inguruan hausnartzera eta eztabaidatzera bultzatzea ere. Festibala Bilboko Udalak, Canonek eta Domine hotelak babestu dute, eta Blackkamera argazkilaritza dokumentalaren eskolak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Urdanik Kultur Elkarteak antolatu dute elkarlanean. Hirugarren edizio honetan, gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, EITBk, Golem Zinemek, Foto Samar dendak, Grupo Iruñak, La Saturnina liburutegiak, Visual Korner Photolabek, Café Baquék, Bilbao Artek, Aux Magazinek, la Salve garagardoek, Arbelak, BMWk eta Aqabamediak kolaboratu dute.
Informazio gehiagorako edo elkarrizketetarako: info@basquedokfestival.com
VIDEO BASQUEDOKFESTIVAL 2022