<We_can_help/>

What are you looking for?

>2019ko edizioa >Martín Weber

Martín Weber

Martin Weber (Santiago, Txile, 1968), 49 urtekoa, erbestean dagoen argazkilari argentinarra da. Artista multimedia bezala definitzen da. Argazkilaritzaz gain, antzerkigintza eta marrazketa ikasi zituen, nahiz eta bere lehen amodioa zinema izan. Buenos Airesko Unibertsitatean ikasi zuen eta New Yorkeko International Center of Photography zentroan osatu zuen bere formakuntzan, bertan beka bat jaso zuen (1992/93); Suedian eta Estatu Batuetan erresidentzia artistikoetan parte hartu zuen; eta 80. hamarkada bukaeran argazki sailak garatzen hasi zen, hainbat liburutan argitaratu zituenak.

2018an Magnun Fundazioaren Funtsa jaso zuen Weberrek, 2016an Argentinako Salón Nacional-ean Gran Premio en Instalaciones y Medios Alternativos saria. Ondoko bekak ere jaso zituen: Guggenheim Foundation (1998), Prince Claus (2004), Silver Eye Award (2008), No Strings Foundation (2005), Hasselblad (2001/1999), Klemm Foundation Firs Prize (1999), Fondo Nacional de las Artes (2016/2014/1996). Artista egoiliarra MAC-en eta D21-en (Santiago, Chile / 2014), CPW (Woodstock / 2004), Light Work (Syracuse / 2002), IASPIS (Estocolmo / 1998). 2011an, Echoes of the Interior liburua Paris Photorako izendatua izan zen, 1997-2011 artean argitaratutako 100 argazki album onenen artean.

Bere lana hedatuki erakutsia izan da: PROA Buenos Aires (2018), Getty Museum Los Angeles (2017), Festival de Cortona, Italia (2014), Museo Nacional de Bellas Artes, (2012/1996) eta Benzacar, Buenos Aires (2011/2002); The Project Gallery, L.A. (2004) / Nueva York (2002/2000), The Photographer´s Gallery, Londres (2003),… Egun Buenos Aires eta Los Angeles artean banatzen du bizitza.

1992 eta 2013 urteen artean, Martin Weberrek 20 urte baino gehiago iraun zuen zeharkaldia egin zuen, xaflazko kamera bizkarrean hartuta, Latinoamerikako hainbat herrialdetako 53 hiri eta herritan zehar. Hainbat pertsonari atera zizkien argazkiak, euren irrikak idatzita zituzten arbelak eskutan. Proiektua Mapa de Sueños Latinoamericanos liburuan hilezkortuta geratu zen, amerikar kontinenteko zenbait zokotako biztanleak bustitzen dituen minaren eta esperantzaren erradiografia bat. Begietan eta pertsonalki kolpatzen duten lehen pertsonako istorio multzoa dira, protagonistak baitira kontakizuna gidatzen dutenak. Egitekoa aurrera eramateko, XXI. mendeko argazki abentura handienetakoa bezala geratuko dena, Weberrek hainbat erakunderen laguntza finantzarioarekin kontatu zuen, horien artean Fondo Nacional de las Artes eta Guggenheim Beka.

2019an autore dokumental bat estreinatuko du Weberrek, Mapa de sueños latinoamericanos liburuaren ekoizpen prozesuaren ingurukoa. Horretarako orain urteak korritu zituen tokietako asko berriro bisitatu zituen. Protagonisten ametsak bete al ziren?

http://www.webermartin.com FB @martinweberinfo, Instagram @martinweberstudio
“BLOODLINE” en #Vimeo https://vimeo.com/175587372
Ver “TIME LAPSE” en #Vimeo https://vimeo.com/175589144