<We_can_help/>

What are you looking for?

>2019ko edizioa >Mikel Ayestaran

Mikel Ayestaran

Mikel Ayestaran (Beasain, 1975) freelance kazetaria da. Gatazka eremuetan espezializatua, 2006. urtetik Libano, Irak, Iran, Siria, Afganistan, Pakistan, Yemen, Egipto, Tunisia, Libia, Georgia, Israel eta Palestinako Lurralde Okupatuak bezalako herrialdeetan lan egin du prentsa, telebista eta irratia uztartuta. Zortzi urtez paraxutista lez motxila bizkarrean istiluz istilu ibili ostean, 2015eko urtarrilean Jerusalemen ezarri zuen bere kanpalekua. Vocento taldearen idatzizko komunikabideekin eta euskal irrati telebista publikoarekin (EiTB) lan egiten du erregularki.

SARIAK:

  • ‘George Steer-Gernika bakearen aldeko kazetaritza’ saria bere lehen edizioan 2019an
  • Ignacio Ellacuria 2018 saria
  • Manu Leguineche Katedra saria 2017
  • Kazetaritza Digitaleko José Manuel Porquet saria (Huesca, 2016)
  • Euskal Kazetaritzak saria (Bilbao, 2015)
  • Club Internacional de Prensa elkarteko saria (Madrid, 2009)
  • Kazetari Gazteentzako Manuel Alcántara saria (Malaga, 2005).

Revista 5W nazioarteko berrien kazetari-plataformako talde sortzaileko kide da, proiektuko Erdialdeko Ekialdeko koordinatzailea (www.revista5W.com)

Kazetaritzako 5Wak Who, What, When, Where eta Why dira (nork, zer, non, noiz eta zergatik).

“Pentsatzeko, idazteko eta argazkiak ateratzeko gogoa duen kazetari ibiltarien talde bat gara. Urruti zegoena beti izan da hizketaldiak bere egiten zituen obsesio bat. Nola gerturatu jendeari? Behin, geure buruari galdetu genion ea kazetaritzako 5Wen bitartez munduari azaltzerik bagenuen, eta aldizkari hau argitaratu genuen.”

5W munduan gertatzen denaz jakiteko bestelako modu bat da, istorio txiki eta azalpen handiak dira, nazioarteko kronika eta argazkilaritza aldizkaria da sakontasunaren, narrazioaren, azalpenaren, irudiaren eta soinuaren aldeko apustu erradikala egiten duena, formatu guztietan distantzia luzeko kronikak argitaratzen dituen proiektu bat da, bakoitzaren onena ustiatuta.

Eta egunero, bere zonaldeko berriak @mikelayestaran-en zintzilikatzen ditu.

Liburuak:

  • Las cenizas del califato (2017)
  • Gaza, cuna de mártires (2016)
  • Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak (2011)

www.mikelayestaran.com
Entrevista a Mikel Ayestarán, autor de ‘Las cenizas del califato’ https://youtu.be/b3JGoSQgaQI
GAZA. Kholoud Nassar, estrella de Instagram https://youtu.be/0lQFN4fYegM vía @YouTube
ALEPO. Hotel Baron https://youtu.be/6ul1CCZIQYg vía @YouTube
AQERBAT. La jaula del ISIS https://youtu.be/A9N0axmEjbg vía @YouTube
HEBRON. El pañuelo de Arafat https://youtu.be/vXBgRPfIqOQ vía @YouTube