Prentsa-oharra. Azaroak 3. Basquedokfestibala. Nota de prensa. 3 de Noviembre. Basquedokfestival.
Prentsa-oharra. Azaroak 3. Basquedokfestibala.
Isabel Diezek, kazetari eta Basquedokfestibaleko kolaboratzaileak, egindako prentsa-oharra.
José Bautistaren “Aiyéniariwo”, zentzumenei zuzendutako dokumentala
Basquedokfestibal Argazkilaritza Dokumentalaren Jaialdi Internazionalaren bigarren jardunaldia Azkuna Zentroko Golem Zinemetan gauzatu da, eta bertan proiektatu da José Bautistaren “Aiyéniariwo” dokumentala. Ekitaldiari amaiera emateko, gainera, pieza hori hizketagai izan duen mahai-inguru bat egin da, non dokumentalaren inguruko analisiari heldu zaion.
Soinu-dokumental honek 60 minutuko iraupena du, eta lau ekitalditan banatuta dago: hiria, arroka, basoa eta itsasoa. Berrogei herrialde inguru zeharkatzen ditu, soil-soilik gizakiaren eta naturaren soinuen bitartez, zeinak deslokalizatu eta transformatzen baitiren narrazioak zentzua izan dezan, zentzumen-ikuspegi hutsetik.”Aiyéniariwo” Nigeriako, Mendebaldeko Afrikako, Yoruba herritik datorren hitz bat da, eta “Lurra zaratatsua da” esan nahi du. Herri horretako tradizioaren arabera, soinua da pentsamenduak materia bihurtzea ahalbidetzen duen tresna.
Normalean, irudiek narrazioa osatzen dute; baina, hori da, hain zuzen, lan hau berezi egiten duena: irudi falta. Ikuslea soinu-eszenaren erdian kokatzeko, Dolby Atmos soinu inguratzaile izeneko teknologiaren diseinuaz baliatu da. “Aiyéniariwo” José Bautistak sortu eta zuzendu du, eta bera konpositore, multimedia produktore eta soinu-artista da. Bideoartearen eta soinu-instalazioen esparruan Bautistak egindako lana Espainia, Frantzia, Ingalaterra, Errusia eta Japongo galeria ezberdinetan egon da ikusgai. Bere ibilbidean zehar lortu dituen sarien artean lau Word Press Photo Multimedia nabarmentzen dira.
Basquedokfestibala Argazkilaritza Dokumentalaren Jaialdi Internazionala da, eta Bilbon ospatzen da azaroaren 2tik 6ra artean. Eremu nazional zein internazionalean entzutetsuak diren hainbat argazkilari profesionalek hartzen dute parte, eta BasqueDokFestibalak lortu nahi duena da argazkilaritza dokumentala bera, argazkilaritza dokumentalak gainditu beharreko erronka berriak, bere eboluzioa eta teknologia berrien agerpenarekin azken horrek duen etorkizuna ezagutzera ematea, bai eta jendea horien inguruan hausnartzera eta eztabaidatzera bultzatzea ere. Festibala Bilboko Udaletxeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak babesten dute. Gainera, Blackkamera Eskolak eta Urdanik Kultur Elkarteak antolatzen dute elkarlanean. Hirugarren edizio honek eskaintzen dituen jarduerak askotarikoak dira: erakusketa eta argazki-liburuen aurkezpenak, edota mintzaldiak eta masterclassak.
______________________________________________
Nota de prensa realizada por la colaboradora del Basquedokfestival, Isabel Diez, periodista.