Prentsa-oharra. Azaroak 5. Basquedokfestibala. Nota de prensa. Dia 5 de noviembre. Basquedokfestival.
Portfolioen berrikuspena eta ponentzia gehiago festibalaren jardunaldirik oparoenean
Isabel Diezek, kazetari eta BasqueDokFestibaleko kolaboratzaileak, egindako prentsa-oharra.
Basquedokfestibalaren laugarren jardunaldia ekintzaz beterik egon da. Izan ere, Gus Powell eta Richard Kalvar argazkilari estatubatuarrek, David Salcedo argazkilari espainiarrak, Elisa Sky artista bisualak eta Scarlett Coten frantziar argazkilariak mintzaldi bana eman dute gaur, besteak beste. Guztiek, nahiz eta gai desberdinak dokumentatu, gauza bat partekatzen dute: istorioak eraikitzerako orduan habitatzen duten inguruarekiko harremana. “Argazkilaria, beste edozein sortzaile bezala, bere ingurugiroak inspiratzen du etengabe, ezinezkoa da biak bereiztea”, adierazi du Elisa Skyek, Europako Canonen enbaxadorea denak. Bera izan da, preseski, lanik bereiziena proposatu duen autorea. Izan ere, argazkilari frantsesak, bere obrarekin artearen eta modaren ikuspegitik erretratatu du kreazioa, zeina forma eta bolumenen unibertso koloretsu baten bitartez irudikatu baitu.
Jaialdiari Gus Powellenak bezalako obrek eman diote kutsu dokumentalista: “Nire bizitza osoan zehar, elkarrizketan aritu naiz New York hiriarekin”, adierazi du Powellek; espazioaren eta argiaren arteko erlazio indartsu bat erakusten duten argazkiak proiektatu bitartean. Gainera, argazkiak ateratzerako orduan aplikatzeko zenbait estrategia fisiko aletu ditu; denborarekin garatuz joan direnak. Richard Kalvar Magnum Agentziako kide da 1975etik. Gaurkoan, bere kameraren begiak hartzen dituen egunerokotasuneko eszenen bitartez gauzatzen duen dokumentalismoari buruz hitz egin du, non beti dagoen interesgarria den elementuren bat: begi-keinu bat edo konposizio ezberdin bat eszenan. Kalvarrek errealitatea ikuspuntu kurioso eta atipiko batetik erretratatzea bilatzen du; ohiko kaleko argazkien estereotipoetatik aldenduz.
Bestalde, David Salcedok, Huelvako argazkilariak, bere azken argazki-liburua, “+”, aurkeztu zuen joan den ostiralean, eta atzo, berriz, kreazio-prozesuari buruz hitz egin zigun. Beste gauza batzuen artean, Salcedok azaldu zuen umetan pairatutako osasun arazoek nolako eragina izan zuten berak mundua heldutasun perspektibatik erretratatzeko daukan forman. Zintzotasunetik, Salcedok onartu zuen, introspekzioa eginda, oraindik ere ez dakiela nolako argazkilaria den, eta hori bera dela bilatzen ari dena.
Scarlett Cotenen ponentzia galderen bitartez bideratu da: batetik, Josu Zaldibarrenak, festibaleko zuzendariarenak, eta, bestetik, publikoarenak. Izan ere, publikoak argitaratu berri duen lanaren muinari buruz, bai eta azken hori aurrera eramateko erabilitako metodo eta moduei buruz galdetu dio. Azken hiru urteetan zehar, Cotenek hiru lan bereizi, baina ildo berari jarraitzen dioten hiru lan, burutu ditu; arabiar munduan existitzen diren maskulinitate ezberdinak, eta identitatearen auzia. “Lan honek ikertzen duena da ea zergatik lotzen den ahultasuna unibertso femeninoarekin”, azaldu du argazkilariak.
Horrez gain, tradizio bihurtu den argazki familiarra atera da, hizlari eta Basquefestibaleko parte hartzaile guztiekin. Jardunaldiari amaiera emateko, hamasei argazkilari amateurren portfolioak berrikusi dituzte Éléonore Simonek, Richard Kalvarrek, Gus Powellek eta Bego Antón bilbotarrak. Azken honek ponentzia bat eskainiko du azaroaren 6an; festibalaren amaierako jardunaldian.
El cuarto día del Basquedokfestival ha contado con actividades variadas. Entre ellas las ponencias de los fotógrafos americanos Gus Powell y Richard Kalvar, el fotógrafo español David Salcedo, la artista visual checa Eliska Sky y la fotógrafa francesa Scarlett Coten. Todos ellos, a pesar de documentar temáticas variadas, tienen en común su relación con el entorno que habitan a la hora de construir historias. «El fotógrafo, al igual que cualquier creador está continuamente inspirado por lo que le rodea, es imposible separarlo» afirma Eliska Sky, embajadora de Canon para Europa. Ella, precisamente, ha sido la autora con la propuesta de trabajo más diferenciado, por retratar con su obra la creación desde la perspectiva del arte y la moda representada a través de un colorido universo de formas y volúmenes.
El tono documentalista lo han marcado trabajos como el de Gus Powell: «He estado en un diálogo con la ciudad de Nueva York toda mi vida» ha afirmado mientras mostraba las imágenes en las que se apreciaba una potente relación entre el espacio y la luz. Además, ha desgranado una serie de estrategias físicas desarrolladas con el tiempo para aplicar en la toma de imágenes. También Richard Kalvar, miembro de la Agencia Magnum desde 1975, ha hablado sobre el tipo de documentalismo que desarrolla a través de las escenas cotidianas captadas por el ojo de su cámara en las que siempre hay un elemento interesante; un guiño o una composición diferente en escena. Kalvar busca retratar la realidad desde un punto de vista curioso y atípico, rompiendo con los estereotipos de las imágenes habituales tomadas en la calle.